top of page

TNS- Telefono bidezko inkesta

Gaur, 2015ko ekainaren 15a, TNS enpresatik deitu dute etxera Entitate Finantzieroen (Bankuen) inguruko eraginkortasunari buruz.

 

Telefono bidezko elkarrizketa honetan egin didaten lehenengo galdera adina izan da. Horrela elkarrizketarekin aurrera jarraitu du ezagutzen ditudan eta kide naizen bankuaren inguruan galdetzen. Galdera guztiak aukeratzekoak izan dira. Bankuaren inguruko iritzia ematerakoan hainbat aukera hartzeko aukera eman dit. 

Banku bakoitzaren irudia borobiltzeko bakoitzari buruzko irudia deskribatzeko, banku desberdinen lista bat esan dit eta zaharkituta, berrituta edo berdin jarraitzen duten aukeratu behar izan dut. Galdera guztietan Bankia, Santander, La Caixa eta Sabadelen inguruan galdetu du. 

 

Horrez gain banku bakoitzak publizitatean duten presentziaren inguruan ere galdetu dit. Horretarako Bankiaren iragarkiak duen testua irakurri dit eta ondoren zein bankukoa den esan behar izan diot. Eta spot hau ikusteaz aspertuta nagoen ere galdetu dit.Eta horrez gain Bankia, Santander, La Caixa eta Sabadel beste medio publizitarioetan ikusi ditudan erantzun behar izan dut. 

* Enpresaren inguruan informazioa jasotzeko klikatu irudian. 

Inkestak egiteko webgunea - Feebbo

Feebbo inkestak sortzeko, erantzuteko eta erosteko plataforma bat da. Bertan zure inkesta propioak egin eta jendeari zabaltzeaz arduratzen dira. Horrez gain erabiltzaileak aukera dauka inkestak erantzuteko eta dirua irabazteko. Eta azkenik, atentzioa deitu didana izan da, eginda dauden inkestak egiteko aukera dagoela.

 

Azkeneko hau ez dakit oso ondo zergatik egiten den, baina agian enpresentzako daude zuzentzeko hauek inkesta hauek erosten dituzte beraien marka unibertsoa jakiteko edo sortzeko eta gauzak aldatzeko.

 

*Marka unibertsoa: publikoak gure marka zelan ikusten duten. 

 

Hona hemen Feebbok eginiko inkesta bat. Mc Donalds eta Burger King marken desberdintasunak eta hobeagoa zein den jakiteko inkesta bat da. Webgunean inkestatuen kopuruak eta lortutako erantzunak erakusten dira, baita erabilitako metodologia ere. Baina emaitzak hakiteko erosi behar da:

 

 

* Klikatu irudian inkestaren zati osoa ikusteko.

Merca 2.0

Merca 2.0 internet bidezko aldizkari bat da. Bertan Publizitatea eta Harreman Publikoen inguruko informazio oso

interesgarria eskaintzen da. Gazteleraz dago idatzita. 

 

Hainbat sailetan dago banatuta:

 

* Mercadotecnia: Sail honen barruan merkatuaren inguruko informazioa aurkitu daiteke. Sail honen barruan azpi-sail

batzuk daude: elkarrizketak, mercadotecniaren berriak, marketin digitala, marketin zuzena, mercadotecnia politikoa, infografiak ... 

 

* Publicidad: sail honen barruan publizitatearen inguruko berriak aurkitu daitezke. Horien barruan Publizitatearen ekitaldi garrantzitsuenen berriak ere agertzen dira. Horien artean Cannes ekitaldia.

 

* Medios: Honetan marketinaren inguruko informazio anitza eskaintzen da.

 

* RP: Hemen Harreman Publikoetako munduaren hainbat albiste eta aholku daude.

 

* Promoción: Hau bezeroaren erreakzioarekin zerikusia duten ekintzak agertzen dira. 

 

* Investigación: Honetan merkatu ikerketak agertzen dira. 

 

* Columnistas: Zutabeak egiten dituzten pertsona ezberdinen idatziak aurkitu daitezke hemen. 

 

* Tools: honetan lan poltsa, glosarioa eta podcastaren inguruko berriak irakurri daitezke. 

Teknologia berriak merkatu ikerketetan

Antena 3ko "El Hormiguero" programan merkatu ikerketak egiteko ona izango den tresna berri bat aurkeztu zuten. Tresna honen bitartez jendearen emozioak adierazten dira. Horrela produktu edo zerbitzu bat aurkeztean jendearen benetako emozioak jakiteko aukera emango da eta arrakasta izan duen edo ez ikusteko aukera egongo da.

 

 

"El Hormiguero", Michael Robinson-ren elkarrizketa. 00:51:41 minutuan tresna honen berri ematen da. 

 

http://www.atresplayer.com/television/programas/hormiguero/temporada-4/capitulo-130-michael-robinson_2015051400387.html 

 

Bizkaibuseko inkesta

Gaur, maiatzak 18, Bilbao-Amorebieta-Gernika autobusean inkesta batzuk egin zaie bidaiariei. Herri horietan autobus geltokietan aldaketa batzuk egiten ari dira. Geltoki batzuk kentzen ari dira Gernikatik Bilbora zuzenean doan autobusa jartzen ari direlako. Hau dela eta Zornotzako geltoki batzuetan autousa ez da gelditzen. Gernikan ere geltoki batzuk kendu nahi dituzte.

 

Hau dela eta autobusean joan diren bidaiariei inkesta bat egin zaie. Horretan hurrengo galdera hauek egin zaizkie:

 

1. Bilboko zein kaletik zatoz?

2. Nora zoaz?

3. Zein geltokian jaitsiko zara?

4. Zein kaletara zoaz?

 

Hala eta guztiz ere merkatu ikerketa hori oso zehatza ez dela uste dut. Izan ere autobus horretan normalean hori hartzen ez duten pertsonak joan ahal dira. Horrez gain inkestatuen artean atzerritarrak eta turistak diren pertsonak egon dira eta inkesta egin zaie.

 

Beraz erantzun batzuk oso baliagarriak ez dira izango hartu nahi dituzten erabakiak hartzerako orduan. 

#selfieIKT Kanpaina

Euskaldunok komunikabideekiko dugun harremana ulertzeko ikerketa #selfieIKT traolarekin abiatu dute EHU, MU eta DUko hiru ikerlarik, Hekimen elkartearekin elkarlanean.


Xabier Landabidea (DU), Gorka Salces (EHU) eta Koldo Diaz Bizkarguenaga (MU) ikerlariak audientzia ikerketa kualitatiboak egiteko proposamena lantzen ari dira euskal hedabideen elkartearekin, eta ikerketa horren lehen urrats gisa abiatu dute, aste honetan bertan, #selfieIKT kanpaina, kanpaina berritzaile eta irudimentsua.


Euskarazko komunikabideen kontsumoa asko aldatu dela begi bistakoa da, eta aldatzen jarraitzen du oraindik ere. Hori dela eta, 2014an, eta Behategirako lortutako diru laguntza bati esker, “Euskarazko komunikabideen kontsumoa eta internet” ikerketa abiatu zuten hiru ikerlariek, Hekimen elkartearekin elkarlanean.
Ikerlarion ustez, Interneten agerpen eta garapenak hartzaile/kontsumitzaile/erabiltzaileen ohitura eta esperientzietan eragin ukaezina izan du, eta egun, euskarazko komunikabideen kontsumoa eta kontsumitzaileak ulertzeko “hurbilketa modu berriak” saiatu behar ditugu ezinbestean.


Horretarako, eta ikerketaren lehen urrats esperimental bezala, norberaren eta ingurukoen komunikabideekiko harremana eta hedabideen kontsumoa erretratatzeko eskatu diote twitterrreko euskal komunitateari, #selfieIKT kanpainaren bidez, “selfie katea” sortzeko asmoz.


Honako hauek dira kanpainan parte hartzeko arauak:


1. Norberak edo ingurukoek Informazio eta Komunikazioaren Teknologia (IKT)-ekin duen harremana deskribatzea da helburua. (Mezuak umorezkoak ere izan daitezke).


2. Argazki, bideo, irudi, pantaila-argazki, testu idatzi edo beste edozein formato bidali daiteke.


3. Twitter bidez jasoko dira selfie edo ussie edo theysie hauek #selfieIKT traolarekin

 

Hurrengo pausua adin, bizi-toki zein Interneteko erabilera ezberdinak dituzten pertsonekin sakoneko elkarrizketak burutzea izango da: Internet aroko euskal gizartearen hedabideen kontsumo motak ezagutzeko eta sakontzeko, hain zuzen ere.

Coca-colaren kasua

Merkatu ikerketa online

Zelan egiten da merkatu ikerketa bat online? 

Lehenengo partea

Bigarren partea

Merkatu ikerketaren garrantzia

Hemen daukazue negozio bat jarri baino arinago merkatu ikerketa bat egiteak daukan garrantzia ondo azaltzen duen bideo bat:

Merkatu ikerketa bat egiteko pausuak

Marka bat sortzen- Diseinu Grafiko Aplikatua

Diseinu Grafiko Aplikatua irakargaian Albaitari denda bat sortzea egokitu zait. Ez dut denda fisikoa sortu behar, baina bai bere marka, gainerako albaitariengandik desberdinduko duena eta dituen ezaugarriak erakutsiko duena. 

 

Horretarako lehenik eta behin izenarekin hasi naiz. Hainbat izen pentsatu ondoren eta Interneten hainbat izen bilatzen ibili ondoren nire albaitariari ondoen datorkion izena aurkitu dut: Okapi.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Okapi animalia arraroa da Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi dena. Jirafaren familiaren barruan sartzen da. Marroi eta zebra kolorekoa da. Nire dendarako hau erabaki dut hitz positibo bat dela iruditzen zaidalako, eta albaitaria animalien medikua da beraz ez da leku positiboa. Orduan izenak lasaitasun hori eman behar du.

 

Koloreari dagokionez,denbora asko eman dut hura aukeratzen: kolore marroiak jartzen banituen kafearen antza zuen eta ez zen baliagarria; berdea belarren antza zuen eta lore-denda baten marka ematen duen; kolore marroi-gorrixkak odolaren antza zuen, eta ez dut uste hori albaitari batentzat oso onuragarria denak. Azkenean, marroi eta gorria koloretik abiatuta markarentzat egoikien etortzen zitzaion kolore bat aukeratu dut: granate moduko bat.  

 

Eta tipografiari dagokionez aldaketa txiki bat egin diot: aurrekoa dibertigarri puntu bat ematen zion, baina denborarekin aspergarria eta laua bihurtu da. 

 

 

Logotipoaren forma eta kolorea aukeratuta dugula, enpresa baten oinarrizko dokumentuetan zelan geratzen den ikusten hasiko gara. Horretarako oinarrizko papeleriarekin hasiko gara: bisita txartela eta gutun-azala eta orria.

 

Bisita txartelaren aurreko aldeak informazio guztia eramango du. Hainbat forma frogatu ondoren posiblea izan daiteen bat aukeratu dut. 

Bisita txartelaren aurreko partea dugula, atzeko partea diseinatzen aritu naiz. Albaitari baten bisita txartela denez, animalia batzuk jartzea erabaki dut. Eta horrela bisita txartelaren hiru bertsio egitea pentsatu dut, hiru animalia desberdinekin: txakurra, katua eta txoria. 

Ondoren enpresa batek behar dituen oinarrizko papeleriari ekin diot. Horrela eskutitzak bidaltzeko sobrea eta orria diseinatu dut. Txartelaren egiturarekin lotuta, animalia batzuk jartzea aukeratu dut. Baina espazio asko ez okupatzeko, modu diskretu batean jarri ditut. 

Bideo interesgarriak

  • Wix Facebook page
  • Wix Twitter page

Los estudios de mercado, una herramienta para optimizar recursos y modernizar empresas

Hona hemen merkatu ikerketaren inguruko erreportai bat. Honetan merkatu ikerketaren garrantzia islatzen da. 

Sigma Dos realiza la primera ‘neuroencuesta’ política en España

Hona hemen merkatu ikerketa bat egiterako orduan oso egokia den tresna bat. Honetan bezeroak benetan zer pentsatzen duen jakin ahal izango da. 

Merkatu ikerketa bat egiteko tresna batzuk

Hona hemen merkatu ikerketa bat egiteko baliogarriak diren tresna batzuk eta horien erabilpena. Tutorial bat da. 

EGMren balioa

AIMCren Zuzendari Teknikoari, José Andrés Gabardoni, eginiko elkarrizketa da hau. 

 

Merkatu Ikerketa

Bideo honetan merkatu ikerketa bat egitea zein garrantzitsua den azaltzen da.

 

Marrazkien bidez azaltzen dute merkatu ikerketaren garrantzia bi autoreek 

 

Marken pertzepzioa

Irakurtzen jakin barik, marka baten koloreak eta formak ikusita, bi urte ume honek bere aitak erakusten dizkion markak zeintzuk diren jakingo du. 

Branding-aren boterea

Bideo honetan marka baten edo logo baten garrantzia erakusten da.

 

Izan ere, merkatuaren eta konpetentziarem aurrean, desberdinduko gaituena eta boterea izatea ekarriko diguna marka edo logotipoa bera izan da. 

Please reload

bottom of page