
SORMENA
Espazio honetan publizitatean oso deigarria den sormenari ekin egingo diot. Sormen aldetik, nire ustez, onak diren kanpainak jarriko ditut hemen.
Gehienetan Tago art work bloga hartuko dut iturritzat. Gomendagarria da blog hori bisitatzea, publizitatearen inguruko gauza interesgarriak jartzen dituelako.

Jugettos udako kanpaina berria
Sony Bravia
Hurrengo bi spot hauek Sony Braviarentzako eginikok spotak dira. Niri pertsonalki asko gustatu zaizkit espketakuluaz gain produktuaren ezaugarriak erakusten dutelako produktua fisikoki erakutsi gabe. Gaineratu beharra dago spot-ak horrela daudela grabatuta, ez dela montajea.
Sony BRAVIA-Balls (Hi Res)
Sony BRAVIA- Paint
Hemen daukazue Sony Bravia Paint iragarkiaren making off-a ikusi nahi duenarentzat.
Coca-cola
Nahiz eta Coca-cola edaria nire gustokoa ez izan, iragarki onenak egiten dituen konpainia da niretzat, gaur egun. Izan ere publiko zabal bati zuzendutako iragarkiak egiten ditu. Ez zaizu Coca-cola edaria gustatu behar coca-colaren parte izateko.
Publizitatearen ikuspuntutik begiratuta esan beharra dago ez duela target bat definituta. Ez dakigu benetan Coca-colaren targeta nolakoa den. Baina, agian, beste estrategia batzuk bilatzen ditu. Produktua oso ezaguna da eta ez du behar publizitaterik bere marka zabaltzeko. Beraz sentsibilizazioari ekin dio bere publikoa zabaltzeko. Beraz Coca-colaren xede-taldea edaria gustuko duten eta gustuko ez duten pertsonak dira.
Hemen daukazue eginiko azkeneko spota: Ikea "Familias"
Dove
Dove markak eginiko kanpaina on bat uzten dizuet hemen. Doven filosofia emakumearen benetako edertasunarekin dago lotuta. Kanpaina honetan margolari bat agertzen da. Emakume batzuk banan-banan sartuko dira eta margolariak ikusi ezin dien lekuetan jartzen dira. Ondoren emakume bakoitzak bere buruaren deskribapena egingo du eta margolariak horretan oinarrituz emakumearen erretratua egingo du. Horren ostean sartuko den emakumeak aurreko emakumearen deskribapena egingo du eta margolariak erretratua egingo du. Azkenekik erretratu biak erakustsiko dira eta ikus ezazu zer gertatzen den.