top of page

Merkatu Ikerketa

Irakasgaia

Teoria

1. Zer da merkatu ikerketa bat?

2. Informazio iturriak

3. Focus Group

4. Laginketa, kontzeptu batzuk

5. Laginketa metodoak

6. Merkatu ikerketarako baliabide digitalak

Zer da merkatu ikerketa bat?

Merkatu ikerketa bat marketin estrategiaren barruan dagoen behar bat da. Behar honek kontsumitzaile eta erabiltzaileen arteko arazoak eta beharrak identifikatzea du helburu. 

 

Horrez gain, informazio erabilgarria eskainiko digun bilketa edo ikerketa sistematiko bat da:

 

-Marketing planaren diseinua burutzeko

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

- Edozein erabaki komertziala hartzeko

 

Merkatu Ikerketa arazoen aurrean irtenbidea bilatzeko edo behintzat arriskuak gutxitzeko tresna ere bada. 

 

 

 

 

Informazio iturriak

Informazioa jasotzen dugun tokiaren arabera bi mailatan sailkatzen da: lehenengo mailako informazioa alde batetik eta, bigarren mailako informazioa bestetik.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

* Lehenengo mailako informazioa: aurretik existitzen ez den informazioa da, ikerkuntzarako propio sortzen da. Teknika kualitatibo zein kuantitatiboak erabiltzen dira. Honen barruan hurrengo teknikak oso baliogarriak dira: kontsumitzaileekin, erabiltzaileekin edo publikoarekin elkarrizketak egitea; inkestak egitea, focus group-ak sortzea ...

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

* Bigarren mailako informazioa: ikerketa hasi aurretik sortutako informazioa da. Enpresak berak sortutakoa edota enpresatik kanpokoa; adibidez, Eustat orrialdeak eskaintzen duen informazioa. Kasu honetan badaude plataforma batzuk datuak eskaintzen dizkizunak. 

Talde bilerak - Focus Group

 

Teknika kualitatiboak dira, egituratu gabea. Informazio zuzena lortzen ahalbidetzen du.Teknika honen bidez gai zehatz bati buruz eztabaidatzeko bildutako pertsona-taldeen arteko elkarrekintza eta komunikazio-fluxua sustatu nahi da.

 

Parte-hartzaileen arteko norgehiagoka probokatzean datza, baina ez arrazoiz bakarrik, baita emozioz ere. Hori aztertzen ari garen gaiarekin elkarrekin esperimentatzen dutena ulertzeko xedez egiten da.

 

Hurrengo gauza hauetarako balio dute:

 

 

  • Kontsumitzaileen, jarrerak, ohiturak, lehentasunak, pertzepzioak, motibazioak, etab. ulertzeko.

  • Produktu- edo zerbitzu-kategoria bati buruzko informazio orokorra lortzeko.

  • Produktu edo zerbitzu berriei buruzko kontzeptuez inpresioak lortzeko, zeintzuei buruzko informazio gutxi dagoen, edo kontzeptu berriak identifikatzeko.

  • Produktu zaharrekiko ideia berriak sortzeko.

  • Iragarki-kanpainetarako kontzeptu eta material sortzaileak sortzeko.

  • Salneurriei buruzko inpresioak ziurtatzeko.

  • Kontsumitzaileek zenbait marketin-ekintzei buruz aldez aurretik duten erreakzioa zein den jakiteko.

  • Kontsumitzaileen lexikoa eta hiztegia ezagutzeko

 

 

Focus group adibide bat:

Laginketa, kontzeptuak

 

* Lagina: lagina populazioaren edo unibertsoaren zati adierazgarria da. Bere ezugarriak aztertuz, populazioari dagozkion emaitzak eta ondorioak lortzea ahalbidetzen du. Gure ikerketa egiterako orduan populazio osoa aukera dezakegu edo populazio horren errepresentazioa den talde bat. Dendora, diru eta baliabide eskasiak laginaren erabilera bultzatzen du gehienetan.   

 

Laginak ikertzea populazio osoa ikertzea baino merkeagoa da. Laginak aztertuz, bizkorrago lortzen dugu informazioa. Baina, askotan laginen bitartez lortutako ondorioak eta emaitzak populazio osoaren neurketatik lortzen ditugunak baino zehaztasun gutxiago izaten dute. Eta batzuetan arazoak izaten dira laginean aukeratuak izan diren elementuak aurkitzeko eta aztertzeko. 

 

* Unibertsoa: ikerketaren objektu den elementu guztien taldea. Pertsonak, objektuak, etxeak, instituzioak ...

 

* Markoa: populazioko elementuen artean eskuragarri dauden horiek. Batzuetan denak daude eskuragarri, beraz markoa eta unibertsoa berdina izaten da.

 

* Lagin-unitatea: lagina osatzen duten unitateak. Bakarkoa edota taldean.

 

* Laginketa-metodoa: lagin-unitateak era eraginkor eta errepresentatibo batean aukeratzeko prozedura.

 

* Lagin-tamaina: lagina osatzen duten lagin-unitateen kopurua, erantzunen baliagarritasuna baldintzatuko dutenak.

 

* Laginekoa ez den akatsa: beste arazo batek sortutako akatsa, zailago definitzen eta kontrolatzen dena. 

 

* Konfiantza interbaloa:  laginaren erantzunak populaziora extrapolatzerakoan, espero dugun konfiantza maila.

 

*Dispertsioa: laginaren erantzunen artean, balio zentraletatik disparitate handia erakusten duten datuak.

 

Laginketa metodoa

 

Laginketa metodoaren arabera bi mota desberdintzen dira:

 

 

- Laginketa probabilistikoa: populazioko unitate guztiek dute aukeratua izateko probabilitatea, beraz aukeraketa aleatorioa da. Unitate guztiek aukeratuak izateko aukera bera dute. Zentsatutako populazioekin bakarrik egin daiteke. 

 

      * Laginketa aleatorio sinplea: Zentsatuta dagoen elementu bakoitzari zenbaki bat esleitzen      zaio. Zenbakiak aleatorioki hautatzen dira

 

      * Laginketa aleatorio sistematikoa: Aurrekoaren antzekoa, baina lagin handia edo zehatzagoa behar dugunean.

 

      * Laginketa estratifikatua: unibertso heterogeneoaren kasuan, non azpi-multzo desberdinak topa ditzakegun. Azpi-multzoen errepresentagarritasuna mantentzea da xedea. Bi motatakoak daude: proportzioanala (estratu edo multzo bakoitzean hartzen den elementu, unitate edo pertsona kopurua estratuaren edo multzoaren tamainaren araberakoa da) eta ez proportzionala (multzo bakoitzak duen tamaina kontuan hartu gabe, multzo bakoitzetik elementu, unitate edo pertsona kopuru bera hartzen da). 

 

      * Konglomeratu laginketa: populazioa antzeko irizpideak jarraituz taldeetan edo konglomeratuetan banatzen da, talde bakoitzak unitate moduan funtzionatuko duelarik. Dirua eta denbora aurrezten du. Talde guztien zerrenda hartuta, talde batzuk aukeratzen dira.

 

      * Etapa anitzeko laginketa: konglomeratuen bidez unitatera ailegatzean datza. Hauek izan daitezke aukerak: aleatorioki probintzia bat aukeratzea, probintziako hiri bat aukeratzea ...

 

- Laginketa ez-probabilistikoa: ikertzailearen irizpide propioan edota egoeran oinarrituta egiten dena.

 

      * Irizpide laginketa: ikertzaileak, bere esperientzia eta ezagupenetan oinarrituta, lagina aukeratzeko irizpidea ezartzen du. Talde txikia, batzutan kasuen multzoari buruzko ikerketak egiten dira. Sakoneko elkarrizketetan, bizitza historian, delphyetan eta eztabaida taldeetan erabiltzen da.

 

      * Egokitasun laginketa: errazen lortu dezakegun lagina edo unitateak boluntarioki aurkezten direnean. Konposizioan kontrolik ez eta datuak extrapolatzeko arazoak egoten dira. Ikerketa esploratorioan erabiltzen da edo ikergai den populazioa definitzea edo bilatzea oso zaila denean.

 

      * Kuota laginketa: populazioaren estratifikazioa egiten da, gero talde bakoitzetik irizpide laginketa bat egiteko. Estratifikazioa faktore sozial, demgrafiko, kultural, geografikon etab. arabera egin daiteke.

 

      * Elur-bola laginketa: lagin-unitateei eskatzen zaie errepresentagarriak izan daitezkeen beste unitateekin kontaktua. Populazio txikiak eta oso espezializatuak dira. Galdeketa erantzun dutenekin lortzen den harremana (posta elektronikoz, batez ere), beste informatzaile batzuk ezagutzeko balio du.

Merkatu ikerketarako baliabide digitalak

 

Beheko irudian klik eginez gero irakasleak eginiko power point batera bidaliko dizu. Bertan web 1.0 eta gaur egun oso ezaguna bilakatu den web 2.0 barruan dauden merkatu ikerketak egiteko baliogarriak diren tresnen berri izango duzu.

 

Oraingoa interesgarriak ikusi ditudan eta ezagutzen ez nituen tresnen berri emango dizuet:

Tripadvisor

Web 2.0ri esker, erabiltzaile etengabe mugitzen dago. Oraingoan erabiltzaileak bere iritzia emateko eta elkarbanatzeko aukera du. Tripadvisor horren adibide dugu. Honetan hotel desberdinen artean bezeroek duten iritzia idatzi eta argazkiak igotzeko aukera dute. Honetan bezeroak baino ez dira sartzen, eta ez hotelek euren webgunean dituzten jarraitzaileak. Beraz edozein hotela bilatu eta horren inguruko pertsona errealen iritzia jakiteko aukera izango duzu.

 

Hau ere oso baliogarria da enpresarentzat, izan ere honen bidez bezeroaren iritzia jakin dezake, iritzi erreala. Eta horrela alde positiboak eta aldatu beharrekoak jakiteko aukera izango du.

Ciao.es

Orrialde honetan ere erabiltzailea da protagonista. Honetan hainbat produktuen iritziak jasotzen dira. Horrela norbaitek produktu bat kontsumitzerako orduan web honetara joan eta produktua kontsumitzen dutenen iritzia jakiteko aukera izango du. 

 

Enpresek ere euren produktuen arrakasta eta ahulguneak ikusteko aukera izango dute. Horrela erosketak murritzak direnean jendearen iritziarengatik den jakiteko aukera izan du enpresak eta horrela aldaketak bilatuko ditu. 

Bideo interesgarriak

  • Wix Facebook page
  • Wix Twitter page

Los estudios de mercado, una herramienta para optimizar recursos y modernizar empresas

Hona hemen merkatu ikerketaren inguruko erreportai bat. Honetan merkatu ikerketaren garrantzia islatzen da. 

Sigma Dos realiza la primera ‘neuroencuesta’ política en España

Hona hemen merkatu ikerketa bat egiterako orduan oso egokia den tresna bat. Honetan bezeroak benetan zer pentsatzen duen jakin ahal izango da. 

Merkatu ikerketa bat egiteko tresna batzuk

Hona hemen merkatu ikerketa bat egiteko baliogarriak diren tresna batzuk eta horien erabilpena. Tutorial bat da. 

EGMren balioa

AIMCren Zuzendari Teknikoari, José Andrés Gabardoni, eginiko elkarrizketa da hau. 

 

Merkatu Ikerketa

Bideo honetan merkatu ikerketa bat egitea zein garrantzitsua den azaltzen da.

 

Marrazkien bidez azaltzen dute merkatu ikerketaren garrantzia bi autoreek 

 

Marken pertzepzioa

Irakurtzen jakin barik, marka baten koloreak eta formak ikusita, bi urte ume honek bere aitak erakusten dizkion markak zeintzuk diren jakingo du. 

Branding-aren boterea

Bideo honetan marka baten edo logo baten garrantzia erakusten da.

 

Izan ere, merkatuaren eta konpetentziarem aurrean, desberdinduko gaituena eta boterea izatea ekarriko diguna marka edo logotipoa bera izan da. 

Please reload

bottom of page