Ainmer Investigación
- 3 mar 2015
- 1 Min. de lectura
Izena: Ainmer Investigación
Kokapena eta kontaktua:
Non: Plaza de Aragón, 10 - Pl. 11ª - Of. 1ª 50004 Zaragoza
Webgunea: http://www.ainmer.es/default.aspx
Telefonoa: 976 910242

Noiztik dago lanean:
Ainmer 2010etik dabil lanean. Ael (Grupo Análisis e Investigación) taldearen kide bat da. Ael Espainiako merkatu ikerketa egiten duen lehenengo talde independentea da. 2010ean Ainmer barruan sartzeak Espainiako mendebaldean eta hego mendebaldean presentzia izatea ekarri zuen.
Eskaintzen dituen zerbitzuak:
Merkatu ikerketan espezializatuta daude. Proiektu pertsonalizatuak (ad hoc) eta ardura handikoak (full time) egiten dituzte; horrela bezeroari eskaintzen dizkioten informeak baliagarriak egingo zaie erabaki taktikoak eta estrategikoak hartzerakoan.
Horrez gain edozein organizaziok kanpoko informazioa jasotzeko aukera izango du (merkatua, bezeroak, konpetentzia, demanda …). Informazio hau enpresari, negozioei, gestio orokorrei aurrerapenak ekarriko dizkio.
Beraz, Ainmer-en funtzioa informazio zabala, gaur egunekoa eta berme handikoa ematea da, merkatu, bezero, kontsumitzaile … ingurukoa.
Espezializazioa, lantzen duten esparrua: Ainmer-ek hainbat esparrutan egiten du lan, hauek dira:
Erreputazioa eta marka
Komunikazioa (ebaluazio kontuak eta komunikazioaren jarraipena)
Kalitatea (
Kontsumo handia eta distribuzioa
Ikerketa soziologikoak
Marketin aholkularitza
Turismoa
Komertzioa
Industria

Teknikak: Hainbat teknika erabiltzen dituzte, zaharrenetatik gaur egungoetara. Ikerketa kualitatibo, kuantitatibo eta beste batzuk egiten dituzte.

Comentarios