Sakoneko elkarrizketa
- 10 mar 2015
- 3 Min. de lectura
Sakoneko elkarrizketa informazioa lortzeko asmoz elkarrizketatu eta elkarrizketagile baten artean egiten den elkarrizketa profesionala da. Zenbakien azpian ezkutatzen den informazio konplexu eta aberatsa sakonean ezagutzen laguntzen digun teknika da. Teknika honekin emaitza kualitatiboak lortuko ditugu.
Mota honetako elkarrizketa informazio zehatza lortu nahi denenean erabiltzen da. Galdera sinpleen bitartez ezin da informazio osoa lortu, galdetegietan agertzen direnak bezalakoak. Izan ere batzuetan merkatu ikerketa bat egiterakoan pertsonen iritzia edo erosketa prozesuak jakin nahi denean galdetegietako galderekin ez da informazio hori lortzen. Orduan sakoneko elkarrizketa egiten da hori lortzeko; kontsumitzailearekin elkarrizketa pertsonala egiten da ( CAPI zein CATI sistemaren bitartez).
Beste alde batetik, pertsona konkretu baten informazio konfidentziala lortu nahi denean mota honetako elkarrizketa oso erabilgarria da. Adibidez pertsona bati bere bizitzari buruzko galderak egin nahi dizkiogunean hau erabiliko da, horrela elkarrizketatuak anekdotak eta horrelakoak kontatu ahalko ditu. Elkarrizketa profesionalei egiterakoan (adibidez enpresa bateri, mediku bateri …) elkarrizketa sakonaren bitartez modu librean erantzuteko aukera emango zaio.
Elkarrizketa sakona bere etxekotasun edo lagunarteko harremanaz bereizten da; konfiantzazko harremana ematen du. Honek elkarrizketatua lasai eta motibatua egotera eramaten du.
Gidoiari dagokionez, era kontrolatuan eta ez inprobisatuan ematen da elkarrizketa. Beraz, gidoi batean gaiak idazten dira eta elkarrizketagileak galdetzen dituen galderak ezin dira gai horietatik aldendu. Hala eta guztiz ere bertan finkatutako ordena ez da zertan jarraitu behar da, elkarrizketak norabidea aldatu dezake.
Elkarrizketa sakona gizarte zientzietan ematen da askotan. Mota honetako elkarrizketaren bitartez intimitatezko gaiak edo anonimatuan jorratzen direnak aztertzeko aukera ematen du.
Galdetegiak egiterako orduan, horietarako galderak finkatu baino arinago elkarrizketa sakonak ere egiten dira; galdetegirako galderen norabidea ikusteko eta finkatzeko.
Elkarrizketaren edukiaren arabera, hiru motatako elkarrizketak daude:
Estrukturatua: mota honetako elkarrizketetan elkarrizketagileak hainbat galdera prestatu eta horiek baino ez ditu galdetzen; ez ditu elkarrizketaren momentuan gidoian agertzen ez den galderarik galdetzen.
Erdi estrukturatua: kasu honetan elkarrizketagilea librea da nahi dituen galderak egiteko elkarrizketaren momentuan. Elkarrizketatua nor den arabera eta elkarrizketa zelan garatzen doan arabera elkarrizketagileak nahi dituen galderak egingo ditu.
Elkarrizketa sakona: elkarrizketa mota honetan gidoi bat prestatzen da, baina bertan ez dira galdera zehatzak jartzen. Elkarrizketagilea librea da nahi dituen galderak egiteko, gidoian agertzen diren gaietatik aldendu gabe. Elkarrizketagilea zientifikoa, artista, literarioa … izaten da.
Elkarrizketatzaileari dagokionez, elkarrizketa egin aurretik gidoia prestatuko du eta bertako gaiak landu behar ditu elkarrizketaren zehar. Egingo dituen galderak ez dira aurretik finkatuko eta ez du zertan gidoiaren ordena jarraitu behar. Beste alde batetik, elkarrizketatua gaitik aldentzen bada hori kontrolatu behar du eta gaira bueltatu. Galderak egiterako orduan ez du elkarrizketatua kikildu behar. Momentu guztietan beraren eta elkarrizketatuaren harremana ona izan behar du, lagun artekoa modukoa. Horretarako ez ahozko lengoaia kontrolatu behar du. Eta elkarrizketatua aspertzen dela ikusten badu edo gauzak errepikatzen dituela ikusten badu hori aldatu behar du.
Sakoneko elkarrizketaren prozesuari dagokionez hiru fasetan banatzen da:
Elkarrekintza prozesua: Elkarrizketarekin hasi baino aurretik ezinbestekoa da elkarrizketagilearen eta elkarrizketatuaren artean harremana sortzea. Horretarako elkarrizketatzaileak bere burua aurkeztuko du eta gaiak erakutsiko dizkio. Elkarrizketatuak onartzen dituenean hasiko da elkarrizketa.
Informazio ateratze prozesua: Elkarrizketa ematen denean. Informazioa ateratzeko ezinbesteko oinarria da elkarrizketagilearen eta elkarrizketatuaren arteko harremana. Horrez gain, gaia aurkeztu behar da elkarrizketagilearen konfiantza lortzeko, elkarrizketa gainbeheran dagoenean suspertu behar da eta ematen den informazioa kontrolatu behar da. Fase honetan, batzuetan, elkarrizketa ez da ondo hasten edo elkarrizketatua blokeatu egiten da. Kasu honetan elkarrizketa beste egun baterako utzi egiten da.
Informazio gordetze prozesua: Prozesu hau elkarrizketa egiten den moduari edo lekuari dagokio. Tokia garrantzitsua da elkarrizketa bat egiterako orduan, leku lasaia eta jende asko ez duena galdera-erantzunak entzuteko. Beste alde batetik elkarrizketagileak baliabide batzuk erabili behar ditu informazioa jasotzeko; kasu honetan idaztea ez da egokia ezin zaiola elkarrizketatuari aurpegiari begiratu, eta grabazio aparailuak erabiltzekotan abisatu behar zaio.
Azkenik, emaitzari dagokionez, lehenik eta behin informazioa aztertu behar dugu eta hura interpretatu. Hori apaltasun zientifiko handienarekin egin behar dugu. Azkenean elkarrizketatuak duen helburua edo gaia argi utzi behar du. Eta ondoren txostena idatziko da.
Txostena hiru partetan banatuta joango da:
Sarrera bat izango du non ikerketa hau egiteko hipotesiak eta helburuak aurkeztuko dituen.
Ondoren lortutako datuen emaitzak aurkeztuko ditu. Horretarako aipamen zehatzak erabiliko ditu, elkarrizketatuaren mundua ahalik eta ondoren erakutsi behar da.
Azkenik, lortutako emaitzak ondo ulertzeko eranskinak gaineratuko dira. Eranskin hauek elkarrizketatuaren datuak, elkarrizketaren lekua … informazioa daramaten fitxa teknikoak dira.
Erreferentziak
“Gizarte ikerketarako teknikak”. Teoria eta adibideak. Patxi Juristi Larrinaga.
Investigación de Mercados”. Naresh K.Malhotra
“Fundamentos y técnicas de investigación comercial”. Ildefonso Grande Esteban eta Elena Abascal Fernández.

Comentarios