Bigarren mailako iturriak lantzen
- 13 abr 2015
- 3 Min. de lectura
Gazteei zuzendutako eta kultura-gaiak landuko dituen aldizkari bat argitaratu nahi du enpresa batek. Aldizkaria Euskal Herri osoan banatuko da eta euskara izango da hizkuntza nagusia.
Enpresak ikerketa esploratzaile bat eskatu dizue. Helburua 15-30 arteko gazteen argazki orokor bat ezagutzea da, eta horretarako gai hauek planteatzen ditu.
1. 15-30 urte arteko pertsona kopurua (probintziaka eta generoka)
Euskal Autonomia Erkidego mailan populazio kopuru handiena duen probintzia Bizkaia da. Guri interesatzen zaigun adin tarte horretako 156.304 pertsonek osatzen baitute. daude probintzia horretan. Gipuzkoak atzetik jarraitzen dio 101.078rekin; Nafarroa 96.647ko biztanle kopuruarekin hirugarren tokia hartzen du. Arabari dagokionez 45.535 biztanle ditu, adin tarte horretan noski eta, azkenik, Euskal Herriko populazio gutxien duen zonaldea Iparralde da, 44.534 pertsonekin gehiengoak Lapurdin bizi direlarik (38.222).




2. Ikasle kopurua
Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Nafarroan eskola publiko eta pribatuari dagokionez ezberdintasunak daude. Batxilergoari erreparatzen badiogu Araban ikasle gehiagok ikasten dute pribatuan. Bizkaia eta Gipuzkoari dagokienez gehiago dira publikora joaten diren ikasleak. Eta Nafarroan ere gehiago dira publikora doazenak. Beraz, orokorrean, Euskal Autonomia Erkidego mailan gehiago dira eskola publikoan ikasten dutenak.
Unibertsitateari dagokionez Araban ez dago unibertsitate pribaturik eta beraz bertan ikasten duten guztiak publikoetara joaten dira. Bizkaian publikora doazen ikasleen aldea oso handia da pribatuarekin konparatuz eta Gipuzkoan ere gehiago dira publikoan ikasten dutenak. Nafarroan, aldiz, pribatuetara doazen ikasle kopurua handiagoa da. Baina orokorrean, unibertsitate mailari dagokionez ere, publikoak jasotzen ditu ikasle gehien.



3. Unibertsitate tituludunak (probintziaka eta generoka)
Unibertsitateko titulua dutenen pertsonen kopurua ikusita gehiago dira titulua duten nafartarrak (26.053), bizkaitarrak (38.505) atzetik doazela; hauen atzetik gipuzkoarrak doaz 20.187 pertsonekin eta ,azkenik, Arabakoak 8.859rekin.

4. Euskararen ezagutza 15-30 adin tartean
Euskararen erabilerari edo ezagutza mailari dagokionez, 15-30 urte bitartean, 1.123.190 pertsonek hitz egiten dute euskaraz Bizkaian, kopururik handiena. Euskaraz hitz egiten dutenen pertsona kopuru txikiena berriz Araba da 311.624 pertsonarekin.
Hala ere kontuan hartu behar da Bizkaian EAEko populazio kopuru altuena dagoela eta Araban ordez txikiena, beraz, euskarazko hiztun mailaren inguruan hitz egiten denean kopuru horiek kontuan hartu behar dira.

Nafarroari dagokionez, azkeneko datuak 1996koak dira; beraz gure adin tartearen informaziorik ez daukagu. Baina esan beharra dago urte horretan gazteleraren erabilera euskararena baino askoz handiagoa zela. Nafarroako herri guztietan gertatzen da hau.
5. Kultura kontsumoa 15-30 adin tartean (2012ko datuak)
Kulturaren kontsumoari dagokionez, gipuzkoarren betetzen dute eguneroko irakurtzen duten pertsonen kopuru handiena. Soilik asteburuetan irakurtzen duten pertsonen kopuru altuena ere Gipuzkoarena da . Bizkaiari dagokionez, hilean behin irakurtzen duten pertsonetan du zifrarik altuena.
Aipatu beharra dago zifra hauei dagokienez ez dagoela ezberdintasun handirik hiru probintzien artean, batean zein bestean agertzen diren zifrak nahiko berdintsuak dira.
Azkenik, Nafarroari dagokionez, ez dago informazio zehatza jasotzen duten daturik, baina esan beharra dago bertan musika, dantza eta diseinu eskola asko daude; beraz kulturaren kontsumoa nahiko aberatsa da probintzia honetan.

6. Hizkuntzaren konpetentzia euskal aldizkarietan
Aldizkarien irakurketari dagokionez elebidunak nagusitzen dira, hauek dira aldizkariak gehien irakurtzen dituztenak. Egunero, asteburuetan eta hilean behin irakurtzen dutenen kopuru handiena elebidunek betetzen dute hizkuntza bakarra dakitenekin alderatuz. Azkenik, ezer irakurtzen ez duten pertsonen kopurua handiagoa da hizkuntza bakarra dakiten pertsona horietan.

ONDORIO OROKORRA
Euskal Herria mailan gizonezkoen kopurua handiagoa dela kontuan hartuz, uste dugu aldizkariak kobertura handiagoa lortuko lukeela bereziki gizonentzako zuzendutako edukiak eskainiko balitu. Horrez gain, Bizkaiko populazio maila handiagoa denez, gehiago inbertitu beharko litzateke Bizkaira bideratutako ale kopurua handiagoa izateko.
Hezkuntza mailari erreparatuz ere Bizkaia da batxilergo zein unibertsitate ikasle gehien jasotzen dituen probintzia, ikasketa publikoa pribatuarekin gainetik kokatzen delarik. Gaineratu behar da, eta kontuan hartu, titulua duten pertsonak gehiago direla Bizkaian besteekin alderatuz. Hala ere kontuan hartu beharra dago Bizkaian jende gehiago dagoela eta beraz logikoa dela datu hauetan besteen gainetik egotea. Hau ez da arazo bat, izan ere, zenbat eta pertsona gehiago, gure targetera heltzeko aukera gehiago izango ditu aldizkariak.
Euskararen ezagutza mailara igaroz ere Bizkaian da euskara gehien erabiltzen den zonaldea baina proportzioan eta biztanleria kopurua kontuan hartuz, Gipuzkoan erabilera handiagoa ematen zaio. Nafarroa eta Iparraldeari buruzko daturik ez daukagu baina hala ere Iparraldeari dagokionez euskara erabilera altua dagoela ezaguna da. Datu hauek kontuan hartuta gure ustez Bizkaia eta Gipuzkoa izan beharko lirateke aldizkari honen helburu nagusiak.
Azkenik eta bukatzeko, aldizkariak irakurtzen dituzten gure xede-taldeko pertsonen (paperean zein digitalean) kopurua positiboa da baina bestalde pertsona hauen gehiengoak gaztelera erabiltzen du horretarako.
Aldizkaria argitaratzea edo ez erabakitzerako orduan ezinbestekoa da audientziak begiratzea. EGMren grafikoan begiratuta, argi eta garbi gelditzen da 2014.urtean audientzia handiena jaso zuten medioak telebista, irratia eta internet izan zirela. Aldizkariak seigarren postuan kokatzen dira egunkari eta gehigarrien artean %29,8ko audientziarekin. Egia esan datu hauek ez dira guztiz positiboak alde handia dagoelako lehen postuan kokatzen diren audientzien proportzioekin.

Horregatik gure ustetan ez zen aukera egokiena izango aldizkari bat merkaturatzea, baina hori gertatzekotan, esan behar dugu internet bidezko edizio digitala ere sortzea oso gomendagarria izango litzatekeela gaur egun Internet eta sare sozialek duten audientzia eta indarra aprobetxatzeko.

Comentarios