top of page

Komunikazio zuzendaria (Dircom)

  • 10 jun 2015
  • 2 Min. de lectura

Komunikazio zuzendaria (DIRCOM bezala ere ezaguna) komunikazio estrategiaz arduratzen den kargua edo pertsona da. Barne estrategiak zein kanpoko estrategiak arautzen ditu. Horretarako ezinbestekoa izango da komunikazio kanpaina horrek izango dituen aspektu guztiak ezagutzea.

Bera da barne komunikazioaz zein kanpoko komunikazioaz arduratuko dena. Komunikazio kanpaina bat burutzen hasterakoan aldagai batzuk aztertuko ditu Dircom-ak: target-a zein den, non dagoen, zelako jarrera duen, zer gustatzen zaion eta zer ez, non ibiltzen den … Eta honek aztertuko dituen aldagai horien arabera kanpaina modu batean edo beste batean burutuko da.

Baina komunikazio kanpaina aurrera eramateaz gain, niretzat garrantzia handiago duen ekintza batez arduratzen da: harreman publikoez. Ez da nahikoa kanpaina burutzearekin, kanpaina horrek erantzun bat izan behar du kanpo komunikazioan eta positiboa izan behar da; errespontsabilitate hau komunikazio zuzendariak hartzen du.

Horretarako, kargu hau publikoarekin - edo kanpo komunikazioarekin – kontaktuan egongo da. Eta enpresaren edo burututako ekintza azaltzeaz edo irudi ona erakusteaz gain, bere buruaren irudi ona ere erakutsi behar du. Izan ere batek bestearengan izango du eragina. Beraz , komunikazio zuzendariak presentzia ona izan behar du, publikoa ezagutu behar du eta konferentzia edo dena delakoa ematerakoan bere hiztegia kontrolatu behar du.

Nire ustez, komunikazio zuzendariak egiten dituen eta egin behar dituen ekintzak jasotzen dituen taula ikustean komunikazio kanpaina batean hau kargurik konplexuena eta garrantzitsuena da. Futboleko partidu batean esaten den moduan: “arazoa goiko aldetik, aurrelarietatik, dator”. Eta hemen esaera berdina aplikatu dezakegu; dircom-ak kanpaina aurrera eramateko behar diren ezaugarri eta tresna guztiak jakin eta ezagutu behar ditu. Eta horretatik abiatuta kanpaina modu arrakastatsu batean beteko da.

Beraz, Dircom komunikazioaren profesionala da, organizazio bateko azkeneko helburuen arabera komunikazio politika arautzen du, plan estrategiko bat burutuko du helburuak betetzeko eta enpresaren irudi korporatiboaren arduraduna da. Hau guztia barne zein kanpo publikoari zuzenduta. Barne komunikazioan marka merkatuan kokatuko du eta kanpo komunikazioan iritzi publikoa suspertuko du (enpresarekiko iritzi publiko positiboa lortu behar du). Hau lortzeko aurretik aipatutako bere irudia zaindu behar du: kontaktuak eduki behar ditu eta hauekin izan behar duen harremana egokia izan behar du; gainera izaten eta egoten jakin behar du eta presioan lan egiteko kapaza izan behar du.

Konklusio batera iritziz, argi dago Komunikazio zuzendaria kargurik inportanteena dela ez soilik harreman publikoan baizik eta publizitatean eta marketinean ere. Bere ezagupenagatik izango ez balitz ez zen targetaren perfila oso ondo ezagutuko. Bera da bezeroarekin kontaktuan dagoena, bezeroarekin hitz egiten duena eta garrantzitsuagoa dena, bezeroari entzuten diona. Eta hauek ezinbesteko faktoreak edo faktorerik garrantzitsuenak dira komunikazio kanpaina bat hasten denetik. Izan ere, luzarora publiko horrek organizazioarekiko izango duen irudia eta

harremana izango da kanpaina arrakastatsua egingo duena, edota enpresa bizirik jarraitzen lagunduko dena. Beraz dircom-ak hau guztia zaindu behar du porrota ez ekartzeko.

Hala eta guztiz ere, kargua oso garrantzitsua da baina beste kargu batzuen laguntza izango du helburuak lortzeko. Adibidez, sormen sailaren ardura izango da iragarki edota komunikazio ekintza deigarriak egitea arreta erakartzeko. Beraz, talde oso baten lana da komunikazio kanpaina bat aurrera eramatea, komunikazio zuzendari baten lana hau burutzeko bultzada izanda.


 
 
 

Comentarios


Bideo interesgarriak

  • Wix Facebook page
  • Wix Twitter page

Los estudios de mercado, una herramienta para optimizar recursos y modernizar empresas

Hona hemen merkatu ikerketaren inguruko erreportai bat. Honetan merkatu ikerketaren garrantzia islatzen da. 

Sigma Dos realiza la primera ‘neuroencuesta’ política en España

Hona hemen merkatu ikerketa bat egiterako orduan oso egokia den tresna bat. Honetan bezeroak benetan zer pentsatzen duen jakin ahal izango da. 

Merkatu ikerketa bat egiteko tresna batzuk

Hona hemen merkatu ikerketa bat egiteko baliogarriak diren tresna batzuk eta horien erabilpena. Tutorial bat da. 

EGMren balioa

AIMCren Zuzendari Teknikoari, José Andrés Gabardoni, eginiko elkarrizketa da hau. 

 

Merkatu Ikerketa

Bideo honetan merkatu ikerketa bat egitea zein garrantzitsua den azaltzen da.

 

Marrazkien bidez azaltzen dute merkatu ikerketaren garrantzia bi autoreek 

 

Marken pertzepzioa

Irakurtzen jakin barik, marka baten koloreak eta formak ikusita, bi urte ume honek bere aitak erakusten dizkion markak zeintzuk diren jakingo du. 

Branding-aren boterea

Bideo honetan marka baten edo logo baten garrantzia erakusten da.

 

Izan ere, merkatuaren eta konpetentziarem aurrean, desberdinduko gaituena eta boterea izatea ekarriko diguna marka edo logotipoa bera izan da. 

Please reload

bottom of page